2016ko hondarrean, Udalaren enkarguz, Soziolinguistika Klusterrak egin zuen bost urtez behin egiten duen Andoaingo euskararen kaleko erabileraren neurketa. Honakok emaitzak:
2.370 pertsonaren arteko elkarrizketak izan dira euskaraz. Horrek esan nahi du, kalean izan diren elkarrizketa guztien % 21,6 izan direla euskaraz. Duela bost urte baino bost puntu gehiago (2011n % 16,6 izan baitziren euskaraz). Informazio gehiago