Home > Destakatuak > Bilatu “Buruntzaldeko kultur agenda” Telegramen, eta batu zu ere; sariak daude!!

Bilatu “Buruntzaldeko kultur agenda” Telegramen, eta batu zu ere; sariak daude!!

Harpidetzeak saria izango du. Hasteko, parte-hartzaile guztien artean 24 sarrera banatuko ditugu ekainaren 9an: batetik, ekainaren 12an Usurbilen izango den “Trapu zikinak” antzezlanerako SEI gonbidapen bikoitz, eta, bestetik, ekainaren 17an Basteron izango den “Neomak” taldearen kontzerturako SEI sarrera bikoitz.

Harpidetuz gero Buruntzaldeko kultur agenda bateratuaren berri izango duzu. Helburua da euskarazko kultura eskaintza bateratu eta herritarren eskura jartzea. Modu horretan, herrien arteko sarea indartuko dugu.

Orain arte Buruntzaldea Euskaraz-ek Facebook eta Twitter kontuak bazituen, eta hemendik aurrera, Instagram, Telegram kanala eta hileroko buletina elektronikoa izango ditu.