Home > Destakatuak > PARKETARRAK

PARKETARRAK egitasmoa maiatzean zehar Goikoplazan eta Zumea plazan

  • GOIKOPLAZAN: maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean
  • ZUMEA PLAZAN: maiatzaren 10, 19, 26 eta 31n
3 eta 5 urte bitartekoak 17:15etik 18:15era (beti ere heldu baten laguntzaz)
6 eta 9 urte bitartekoak 18:15etik 19:15era

Andoaingo Udalak PARKETARRAK izeneko egitasmoa jarriko du martxan udaberri honetan ere.

Egitasmoaren ardatzak, honako hiru dira:

  • Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
  • Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
  • Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea

Horretarako, maiatzak 9, 10, 16, 17, 23, 24, 30 eta 31 egunetan, Hezten enpresako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Goikoplazan (astearteetan) eta Zumea plazan (asteazkenetan) burutuko dira programa hauen saioak:

ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.

TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.

Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.

ZIRKULARRA