- ekitaldia hau amaitu da.
Gure zirkua
2023.05.05 @ 4:30 pm - 2023.05.07 @ 7:00 pm

Zirkua fantasiari ateak zabaltzea da. Ezinezkoa den guztia, egi bihurtu daitekeen mundu magiko batera bidaia egitea. Euskal Herriko zirkurik famatuenaz gozatzeko aukera izango da Andoainen, Miranda pasealekuan (Etxeberrieta plaza parean). Malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia… IKUSKIZUNA hizki larritan!