1976ko otsailaren 27an, orain dela 47 urte, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zen, eta data honen inguruan saharar herriarekiko elkartasun adierazpenak ugariak izan ohi dira: elikagai bilketa, adierazpen instituzionalak udaletan, Oporrak Bakean kanpainaren hasiera, eta Andoaingo kasuan, urteroko bertso saioa.

- ekitaldia hau amaitu da.
Sahararen aldeko bertso saioa
19 martxoa @ 12:00 pm - 1:30 pm

Martxoaren 19an Basteroko Areto Nagusian urteroko bertso saioa izango da Punttuka Eskolarekin lankidetzan. Bertsolari hauek parte hartuko dute: Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. Sarrerak salgai daude jada Stop, Ernaitza, Delgado eta Urrats-en.