
- ekitaldia hau amaitu da.
PARKETARRAK
2022.05.24 @ 5:00 pm - 7:30 pm

Andoaingo Udalak eta Urtxintxak PARKETARRAK izeneko egitasmoa jarri dugu martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, maiatzak 10, 11, 17, 18, 24, 25, 31 eta ekainak 1 egunetan, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Goikoplazan (astearteetan) eta Zumea plazan (asteazkenetan) burutuko dira. Hauek dira aurrera eramango diren bi programak:
ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.
Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.
Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!