
PARKETARRAK Goikoplazan
30 maiatza @ 5:00 pm - 7:00 pm

Egitasmoaren ardatzak, honako hiru dira:
- Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
- Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
- Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea
Horretarako, maiatzak 9, 16, 23 eta 30 egunetan, Goikoplazan, eta maiatzak 10, 17, 24 eta 31 egunetan Zumea plazan, Hezten enpresako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, burutuko dira programa hauen saioak:
ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.
Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.