Euskara ikasteko dirulaguntzak
HELBURUA ETA ONURADUNAK
Andoaingo biztanleei beren euskalduntze prozesuan euskara ikastea sustatzeko dirulaguntzak ematea.
- 16 urtetik gorakoa izatea, dirulaguntzaren xede den ikastaroa amaitzen den datarako.
- Andoainen erroldatuta egotea dirulaguntza eskatzen denetik zenbatzen hasita eta sei hilabete lehenagotik, gutxienez.
- HABEk homolagatutako ikastaroa egitea HABEk homologatutako euskaltegietan, barnetegietan eta autoikaskuntza ikastegietan.
BALDINTZAK
- Ikasleak gutxienez %85eko bertaratzea egiaztatu behar du
- Ikastaroa A0-B2 mailen artekoa bada, azpimaila bat gainditu beharko da, gutxienez. Azpimaila berberari dagokion dirulaguntza gutxienez ere bi ikastarotan jaso ahal izango da osorik.
- Ikastaroa C1 mailari dagokiona bada, azpimaila bat gainditu beharko da, gutxienez. Ikasleak, lehendik diruz behin lagundutako azpimaila baino ez badu gainditu, legokiokeen dirulaguntzaren erdia jasoko du beste behin bakarrik.
- Laugarren mailako ikastaroa behin laguntzeko aukera eskainiko da.
- C2 mailako ikastaroari dagokionez, azpimaila bat gainditu beharko da gutxienez, eta behin bakarrik emango da dirulaguntza.
- Aurretiazko eskabidea, eskabidea bera eta agiriak horretarako ezarritako epean aurkeztea.
DIRULAGUNTZEN EZAUGARRIAK
ESKABIDEAK
Eskatzaileek aurretiazko eskabidearen inprimakia aurkeztu beharko dute, dagokion bezala beteta eta sinatuta, ikastaroa hasten denetik 30 eguneko gehienezko epean, Udaleko Atarian.
Eskatzaileek dirulaguntza eskaera eta kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria aurkeztu beharko dute, dagokion bezala beteta eta sinatuta, ikastaroa amaitzen denetik 15 eguneko gehieneko epean, Udaleko Atarian, ondorengo agiriekin batera:
- Ikastaroa egin duenaren NANaren fotokopia.
- Ikastegiaren ziurtagiria, bertan honako hauek adieraziko dira: ikastaroaren hasiera eta amaiera datak, ordaindutako matrikula, izandako asistentzia, eginiko urratsak edo mailak, eta gainditu diren ala ez.
Non eta nola eskatu daiteke?
Aurrez-aurre:
ATARIA – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (udaletxeko beheko solairua)
Goikoplaza z/g 20140 Andoain
8:00 – 14:30 (Udan 8:00 – 14:00)
Tf.: 943 300 830
Internetez:
Aurkeztu daitezke ere Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako sarrera erregistroetan eta postetxeetan.
EUSKALTEGIAK ANDOAINEN:
Andoaingo AEK
Plazaola,2 – atzekaldea
Tf.: 943 591 704 – web: www.aek.eus – e-posta: andoain@aek.eus
BURUNTZALDEAN: http://euskara.buruntzaldea.eus/euskara/euskara-ikasi/euskaltegiak/aurkibidea/euskaltegiak