ERAKUNDE OFIZIALEK ANTOLATUTAKO UNIBERTSITATE MAILAKO UDA IKASTAROETARAKO DIRULAGUNTZAK
BALDINTZAK
- Andoainen erroldatuta egotea.
- 30 urte edo gutxiago izatea dirulaguntza eskatzen den momentuan.
- Erakunde ofizial batek antolatutako unibertsitate mailako uda ikastaroa euskaraz egitea.
- %100eko asistentzia izatea.
DIRULAGUNTZAREN EZAUGARRIAK
Matrikularen kostuaren %40 jasoko dute, baldintzak betetzen eta egiaztatzen dituzten eskatzaileek, beti ere Udalak urte horretarako jarritako diru-kopurua agortuko ez balitz.
ESKABIDEAK
2024ko irailaren 11tik urriaren 14ra bitartean aurkeztu behar dira eskaerak, honako dokumentazioarekin batera:
- Eskabidearen inprimakia, dagokion bezala beteta eta sinatuta
- Matrikularen ordainketa agiria.
- Ikastaroa egin izanaren agiria. Bertan bertaratze maila adieraziko da.
- Dirulaguntzaren eskabidean eskatzaileak ez badio ematen Udalari egiaztapen hau ofizioz egiteko baimena, Foru Ogasunaren aurrean zerga ordainkizuna eguneratuta duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Ikastaro beragatik beste erakunde pribatu edo publikoren batek dirulaguntzarik eman badio edo oraindik erantzunik ez ezagutu arren beste dirulaguntzarik eskatuta baldin badauka, eskabidearen inprimakian bertan azaldu beharko du zein erakunderi eskatu dion eta, dagoeneko erantzuna jaso badu, zein den jasoko duen diru-kopurua.