Home > Destakatuak > XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Maiatzaren 14n amaituko da Sarirako lanak aurkezteko epea.

XXIX. edizioa da aurtengoa, eta uztailaren 8an izango da sari banaketa Andoainen, Bastero Kulturgunean.

Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin du Andoaingo Udalak, eta urteroko moduan deialdiaren xehetasunak aurkeztu dituzte Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan emandako prentsaurrekoan. Prentsaurrekoan parte hartu dute Ainara Rodriguez Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzi eta alkateordeak, Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendariak, eta Unai Oiartzun Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian iaz, 2016an, “kazetari berria” ataleko saria irabazi zuenak.

Informazio gehiago