“EUSKARAREN BIZIA, Andoaingo argazki soziolinguistikoa”
“ANDOAIN. ESEP. Euskara Sustatzeko Ekintza PLana. Euskararen familia bidezko transmisioa”
Lehenengo liburuari buruz: Euskararen hazkundea hiruzpalau hamarkadotan ikaragarria izan da Andoainen ere. Biztanleen erdia baino gehiagok badaki euskaraz hitz egiten, hamarretik zazpik ulertzen du eta erabilgune berriak irabazi ditu euskarak. Prozesua amaierara iristeko, ordea, hazkunde-etapa asko geratzen dira egiteko. Etorkizuna idazteke dago, eta oso arriskutsua litzateke “euskararena, kontu batzuk gorabehera, funtsean, eginda eta bideratuta dago” uste izatea. Arriskutsua, ez bakarrik biziberritze prozesuari oraindik bide “luze eta malkartsua” geratzen zaiolako egiteko, baizik eta hazten jarraitzea eta euskararen funtzionalitatea eta bizi-indarra areagotzea delako orain arteko hazkundeari atzerapausorik gabe eusteko bide bakarra. Hain da erraza atzera egitea! (…) Hiztunak eta erabiltzaileak baitira euskarak, behar, benetan eta nahitaez behar dituenak”.
Bigarren liburua Andoaingo Udalak 2020-2025 aldiko Euskara Sustatzeko Ekintza Planari eskainitakoa duzu (ESEP) eta baita, jarraian, euskararen familia bidezko herriko transmisioari buruz Siadeco ikerketa elkartearen eskutik prestatu dugun azterlan aski interesgarria.
Non erosi: Andoaingo Ernaitza, Stop eta Delgado liburudendetan, edota Udaleko Euskara Zerbitzuan, hau da, Urigain kulturetxean, 943 300 831 telefonoan eta euskarazerbitzua@andoain.eus postaren bidez.
Prezioa: 15 euro liburu bakoitza