Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin; edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainba proposamen dauzkagu zuretzat.
Giro atseginean eta lagunartean, ahalengin handirik gabe, ordutegi arazorik gabe… zeuk erabakiko duzu noiz eta nola.
Edonork har dezake parte: euskararen bidea egiten ari denak, praktikaren bidez euskara hobetu nahi duenak edota euskaraz bizitzeko aukera gehiagoren bila dabilenak. Parte hartzeko, gutxieneko euskara-maila eskatzen da.
Mintzataldeak, gurasolagun, hitzaldia, irakurzale-klubak, sukaldaritza, eskulan, yoga edo dantza-tailerrak; kantulagunak, mintzodromoak, eta baita online ere!
Parte-hartzea dohainik da eta hamaika abantaila eskura ditzakezu (emanaldietarako sarrerak, zozketak eta opariak, deskontuak -esaterako, AIZU!, ARGIA, BERRIA, GAZTEZULO eta HARMAILAko harpidetzan)
Informazioa pratikatu.eus/blog/andoain eta izen ematea: 662 132 558 eta andoain@aek.eus-en