Home > Destakatuak > Martxan da Ongi etorri, gazte!

Martxan da Ongi etorri, gazte!

Ongi etorri, gazte! Andoainera iritsi berri diren gazteei harrera ona egiteko aisialdirako gunea da.

Hainbat jarduera eta jolasen bitartez, beti ere beren nortasuna errespetatuz, euskara eta euskal kultura ezagutzeko eta barneratzeko aukera izango dute. Bertan, euskara hizkuntza bizia dela, hitz egitea garrantzizkoa, komunikaziorako eta gizarte-harremanetarako tresna dela agertuko da.

 

Norentzat?
Azken urteotan Andoainera edo Andoaingo ikastetxe batera iritsi diren 10-16 urte bitarteko gazteentzat.

Non eta noiz?
Andoaingo Gazte Lokalean (Pio Baroja, 1 behea)
Astelehen eta astearteetan, 17:00etatik aurrera
Doakoa.

Izen ematea eta informazioa
Andoaingo Leizaran, La Salle-Berrozpe eta Aita Larramendi ikastetxeetan.
Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan, 943 300 831