Azaroaren 8an, arratsaldeko 18:30ean, 2021eko udazkenean egindako hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren emaitzak aurkeztuko ditugu Bastero Kulturgunean.
Aurkezpen horren lehenengo zatian Soziolinguistika Klusterreko kide batek azalduko ditu Andoainen egindako ikerketatik atera diren emaitzak, datu horiek erkatuko ditu aurreko urteetako neurketetan izandakoekin, eta ondorioak jarriko ditu mahai gainean.
Bigarren zatian, berriz, belaunaldi ezberdinetako hiru andoaindar bilduko ditugu mahai-inguru batean: Garbiñe Agirre, Andoni Etxezarreta eta Peio Manterola. Bakoitzak azalduko du bere ikuspegia euskararen erabileraz, eta aretoan den publikoak ere parte hartuko du solasaldian.
Etorri eta elkarbanatu zure iritziak eta proposamenak!
Eguna: Azaroak 8, asteartea
Ordua: 18:30
Lekua: Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa