Home > Destakatuak > RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

RIKARDO ARREGI KAZETARITZA SARIA

Berrikuntzaz beteta datorren AURTENGO DEIALDIA AURKEZTU DUTE DONOSTIAN.

Eusko Jaurlaritzaren egoitzan emandako prentsaurrekoan parte hartu dute, Andoaingo Udalaren aldetik Ainara Rodriguez Zalakain, Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzi eta alkateordeak, eta Patxi Baztarrika, Udaleko Euskara teknikariak; eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendariak.
XXXI. edizioa da aurtengoa, eta berrikuntzaz beteta dator, bai edukiari dagokionez, eta baita ere formari
dagokionez. Horrela, bada, bi sari izango dira:
“Kazetaritza saria” eta “Komunikazio saria”. Gainera, aurten lehen aldiz, finalistak ere izendatuko dira, Kazetaritza sarirako lau eta Komunikazio sarirako beste lau, gehienez. Sarituak izateko hautagaitzak proposatzeko aukera izango du edonork, irailaren 16ra arte. Hala ere,  finalistak nahiz saridunak erabakitzeko ez da nahitaezko baldintza izango aldez aurretik hautagaitza aurkeztea.

Prentsa Oharra