Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua eskuratzeko ikastaroak eta hezitzaileen berariazko prestakuntza

2024ko DEIALDIA

Aisialdirako begirale eta/edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroak eta hezitzaileen berariazko prestakuntza egiteko dirulaguntzak

Xedea: Alde batetik, aisialdiko begirale edo zuzendari titulua eskuratzeko ikastaroa euskaraz egiten duten andoaindarrei diruz laguntzea, eta bestetik, Andoaingo kultur, aisialdi edota kirol elkarteetako begirale eta entrenatzaileentzat jokalarien hizkuntza-aktibazioan eragiteko estrategiak lantzen duten ikastaroak egiteko dirulaguntza lerroa irekitzea, euskaraz jardun behar duten begiraleek prestakuntza berezitua jaso dezaten

BALDINTZAK

  • Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluaren kasurako:
    • 2023-24 ikasturtean titulu horietako bat lortzeko ikastaroa egitea.
    • Andoainen erroldatuta egotea ikastaroa bukatzen den unean.
    • Ikastaroa euskaraz egitea
    • Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroa izatea.
    • Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea.
  • Begirale eta entrenatzaileen kasurako:
    • Hizkuntza-aktibazioan eragiteko estrategiak lantzen dituen euskarazko prestakuntza-ikastaroa egitea 2023-24 ikasturtean.
    • Herriko kultur, aisialdi edota kirol elkarteren batean lanean aritzea formazioa bukatzen den unean.

DIRULAGUNTZEN EZAUGARRIAK

Dirulaguntza, gehienez ere, ikastaroaren matrikularen %40koa izango da, gehienezko 200 euroko kopuruan ikasleko eta ikasturteko.

ESKABIDEAK

Eskatzaileek dirulaguntza eskaeraren inprimakia aurkeztu beharko dute, beteta eta sinatuta, 2024ko irailaren 11tik urriaren 14ra, deialdi honen 4. artikuluan jasotzen diren moduren batean. Eskaerarekin batera honako datuak jasotzen dituen ikastegiak eginiko ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute:

  • Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluaren kasuan: Ikastegiaren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroa egin izana eta alderdi teorikoa gainditu izana ziurtatzen dituena, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren homologazio eta hizkuntzari buruzko xehetasunak ziurtatzen dituena.
  • Begirale eta entrenatzaileen kasurako:
    • Herriko elkarteetako begirale edo entrenatzaile dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Ikastegiaren ziurtagiria, eskatzaileak ikastaroa egin izana ziurtatzen duena, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren xehetasunak ziurtatzen dituena

Bi kasuetarako: Ikastaro beragatik beste erakunde pribatu edo publikoren batek dirulaguntzarik eman badio edo oraindik erantzunik ez ezagutu arren beste dirulaguntzarik eskatuta baldin badauka, eskabidea-ren inprimakian bertan azaldu beharko du zein erakunderi eskatu dion eta, dagoeneko erantzuna jaso badu, zein den jasoko duen diru-kopurua.

Eskabideak aurkeztu ahal izango dira honako bideak erabiliz:

  • Andoaingo udaletxeko ATARIAn, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
  • Andoaingo Udaleko zerbitzu telematikoen bidez.
  • Edozein administrazio publikotako erregistroan (udalak, aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak), beti ere EIS sisteman badago.
  • Postetxean, EEBBE zerbitzuan.
  • Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatutakotan.