2026ko DEIALDIA
Bertso saioak antolatzeko dirulaguntzak
Xedea: Andoaingo Udalak herriko elkarteek edo herrian egoitzarik duten elkarteek antolatzen dituzten bertso saioak diruz lagunduko ditu.
BALDINTZAK
Dirulaguntza hauen onuradunak izango dira 4. artikulukoak eta ondorengo baldintzak betetzen dituzten elkarteak:
-
- Andoaingoa izatea edota Andoainen egoitza bat izatea.
- Bertso saioa Andoainen egitea 2026an zehar.
- Parte hartzen duten bertsolarien erdiak, gutxienez, emakumezkoak izatea.
- Ekitaldia irekia izatea, edonor joateko modukoa, nahiz sarrera ordaindu behar izan.
DIRULAGUNTZEN EZAUGARRIAK
Udalak diruz laguntzeko bakarrik hartuko du kontuan bertsolarien jardueraren gastua eta, gehienez ere, gastu hori estaltzeko adina dirulaguntza jasoko du elkarteak.
Dirulaguntza ordainduko da behin ekimena burututa eta dagozkion txostena, sarrera eta gastuen likidazioa eta izandako gastuen zurigarriak aurkeztuta.
Dirulaguntza-ildo honetarako erabiliko den diru-kopurua aurkezten diren eskaeren artean banatuko da, era proportzionalean.
ESKABIDEAK
Elkarteek dirulaguntza ESKAERAREN INPRIMAKIA aurkeztu beharko dute, beteta eta sinatuta, 2026ko irailaren 14tik urriaren 30era, biak barne, Udaleko egoitza elektronikoaren bidez eta honako agiriekin batera:
- Saioaren eduki eta ezaugarriak biltzen dituen txostena: arrazoia, data, lekua, parte-hartzaileak, zabalkunderako erabilitako euskarriak …
- Saioa gauzatzeko diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena edota likidazioa.
- Edozein kasutan, behin saioa gauzatuta, elkarteak bi hilabeteko epean aurkeztu beharko du diru-sarreren eta gastuen likidazioa, izandako gastuen zurigarriekin batera.
IZAPIDETZEA
Behin-behineko ebazpen proposamenaren data: 2026ko azaroaren 18.
Behin-behineko ebazpen proposamenari alegazioak egiteko epea: 2026ko azaroaren 19tik abenduaren 2ra (biak barne).
Dirulaguntzen behin betiko ebazpena eta zerrendak ezagutzera emateko data: 2026ko abenduaren 17a.
Dirulaguntzen ordainketa data: 2026ko abendua, behin ekimenaren likidazioa aurkeztu ondoren.