Andoain Laburrean

ANDOAIN LABURREAN bideo lehiaketa 2025

OINARRIAK IKUSI

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  1. ANDOAIN LABURREAN bideo laburren lehiaketaren sari banaketa

 

  • Otsailaren 16an, ostiralean, arratsaldeko 7etan Bastero Kulturgunean
  • Lehenengo saria: “Otsailak 15”, Unai Garciak ekoitzia.
  • Bigarren saria: “Goazen hemendik”, Manex Usarraga, Aitana Del Olmo, Nahia La Calle, Asier Jimenez, Haritz Muxika eta Markel Sorarrain gazteek ekoitzia.
  • Ikuslearen saria: “Itxaropen distira”, Josu Artolak eta Dery Alfarok ekoitzia.

 

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak eta ESCIVI-k (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola) elkarlanean antolatzen duten Andoain laburrean lehiaketaren helburu nagusia da gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko ikusentzunezkoei bultzada ematea ekoizpenean nahiz zabalkundean.

Bederatzigarren edizio honen saridunak ezagutzera eman ziren otsailaren 16an,  Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan gauzatu zen sari banaketan. Sariak jakinarazteaz gain, hiru lanak ikusi ahal izan ziren, Ane Rotaetxeren Kosmikoa lan profesionalarekin batera.

Aurtengoa bederatzigarren edizioa eta bederatzi izan dira lehiaketara aurkeztu diren lanak. Egileek 16 urtetik 29 bitarteko gazte ez profesionalak eta Beterrin edo Aiztondon bizi, ikasi edo lan egiten duten gazteak dira, bideoen hizkuntza euskara da, eta Andoaingo zubiren bat azaldu behar du, nahitaez, bideoan.

Sari banaketan epaimahaikideak ere izan ziren: Itziar Otxoa, ekoizlea, Iñaki Gereñu, Igora Films ekoiztetxeko kidea eta Alex Tello, aktorea, gidoilaria eta zuzendaria. Kosmikoa film laburraren zuzendaria ere, Ane Rotaetxe, gurekin izan zen proiektatutako bere film laburraren azalpenak eskaintzeko eta publikoak planteatzen zituen galderei erantzuteko.

ANDOAIN LABURREAN edizioko lehenengo saria 500 eurokoa izango da, eta bigarren saria 300 eurokoa. Ikuslearen sariari dagokion diru-kopurua, berriz, 150 eurokoa da.