Errenta aitorpena

URTEROKO ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO GONBIDAPENA

Errenta euskaraz egiten duen andoaindarren kopurua urtez urte gora egiten den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik errenta euskaraz egiten duten andoaindarren kopurua. Garrantzitsua da errenta-aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea, bultzada handia ematen baitio Andoaingo Udala beste erakunde batzuekin batera euskara normalizatzeko egiten ari den bideari.

Beraz, martxoaren 31tik aurrera, errenta-aitorpenaren autolikidazio proposamena onartzean (telefonoz nahiz Internet bidez) sakatu euskararen aukera. Hala eginez gero, Ogasunak agiriak euskaraz bidaltzen ditu.

Errenta mekanizatua eginez gero, berriz, hitzordua hartzean, adierazi Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Hala eskatuz gero, Ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, baita telefonoz nahiz Internet bidez ere. Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria euskaraz jaso dezakezu.

Errenta-aitorpena Internetez egiten baduzu, jaitsi Internetetik errenta-programaren euskarazko bertsioa, eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu.

Aitorpena egiteko aholkularitza bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi behar duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

Azkenik, errenta-aitorpena beste modu batean egiten baduzu (finantza-erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu.

Beraz, eman pausoa, eta egin errenta-aitorpena euskaraz! Oso erraza da!

            Gipuzkoako Ogasunarekin dituzun harremanak euskaraz izatea nahi baduzu, eskuratu informazioa HEMEN