Gidabaimena euskaraz: zozketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gidabaimena euskaraz: zozketa

2022.02.21 @ 1:30 pm - 2:30 pm

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) egitasmo bat aurrera daramate azken urteetan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan.

Pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira urtero. Pasa den urteari dagokion zozketa hurrengo astelehenean gauzatuko da eta zuzenean jarraitu ahal izateko gonbidapena bidaltzen dizuegu. Zozketaren aurretik ekimenaren gaineko balorazioa egingo da. Han izango dira, besteak beste, Alex Huitzi eta Oier Agirresarobe, Andoaingo eta Hernaniko Euskarako zinegotziak.

Xehetasunak

Data:
2022.02.21
Ordua:
1:30 pm - 2:30 pm

Egoitza

Andoaingo Udaletxea