Ekitaldiak Search and Views Navigation
Martxan
Erakusketa: Isidro Langara nazioarteko futbolaria
Isidro Langarak leku nabarmena eta aitortua du mundu mailako futbolean. Andoaindar guztiek bere kirol ibilbidea eta sari sorta zabala gogora eta balora dezaten antolatu da erakusketa hau, bere ondarea Real Oviedo fundazioaren museora eraman aurretik, talde horretako jokalari ospetsua izan baitzen. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »Erakusketa parte-hartzailea
Martxoak 7, ostirala ERAKUSKETA PARTE-HARTZAILEA “Zure inguruan zer?” (martxoaren 7tik 30era) Nerabeek egunerokotasunean kontsumitzen dituzten baliabideen azterketa. 17:00-20:30 Gazte Lokala (asteazkenetik igandera) Egitaraua: HEMEN
Informazio gehiago »7:00 pm
Laburbira, euskarazko film laburrak
Euskal Herri osoko 51 herritara iritsiko da 2025an LABURBIRA. Denetariko lanak ikus daitezke aurtengo bilduman. Andoainen, martxoaren 20an, 19:00etan, Bastero Kulturgunean. Besteak beste, Goya sarietarako hautatutako filmak (Ekain Irigorienen “Europa” eta Eneko Sagardoyren “Betiko Gaua“), Alaia Martin, Gipuzkoako Bertsolari finaleko irabazleak Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendutako “Pentsatzen dut”, Itziar Ituño protagonista duen “Prosopagnosia” edo “Utlandsk” Huezinema jaialdiko lan irabazlea. Informazioa HEMEN
Informazio gehiago »


