Home > Destakatuak > Errenta aitorpena euskaraz

Errenta aitorpena euskaraz

Diru kontuak gaztelaniaz egin ohi ditugu normalean, ezta? Ohitura falta, hitz teknikoak, segurtasun falta…

HALA ERE, gero eta aukera gehiago dago errenta aitorpena euskaraz egiteko.

Autolikidazio proposamena aprobetxatzea duzu aukerarik egokiena. Proposamena onartu behar duzunean, telefonoz edo Internetez, galdetu egingo dizute euskaraz ala gaztelaniaz egin nahi duzun. Aukeratu Euskara. Handik aurrerako proposamenak eta harremanak euskaraz egingo dizkizute automatikoki Foru Ogasunetik.

Bestalde, Zure herrian badira profesionalak euskaraz ere zerbitzu ona eman diezazuketena. Behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute euskaraz ere uler dezazun errentaren aitorpena. Behin lehendabiziko aldiz eginez gero ez diozu berriro zailtasunik ikusiko.