MAIATZAREN 10ean hasi eta ekainaren 1era arte, astearteetan GOIKOPLAZAn eta asteazkenetan ZUMEA plazan.
- GOIKOPLAZAN: maiatzaren 10, 17, 24 eta 31n
- ZUMEA PLAZAN: maiatzaren 11, 18, 25ean eta ekainaren 1ean
- 3 eta 5 urte bitartekoak 17:15etik 18:15era (beti ere heldu baten laguntzaz)
- 6 eta 9 urte bitartekoak 18:15etik 19:15era
Andoaingo Udalak eta Urtxintxak PARKETARRAK izeneko egitasmoa jarri dugu martxan.
Egitasmoaren ardatzak, honako hiru dira:
- Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
- Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
- Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea
Horretarako, maiatzak 10, 11, 17, 18, 24, 25, 31 eta ekainak 1 egunetan, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Goikoplazan (astearteetan) eta Zumea plazan (asteazkenetan) burutuko dira programa hauen saioak:
ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.
Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.