Sustrai Colina, aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Sari banaketaren argazkiak eta bideoak Uztailaren 9an, Andoaingo Bastero Kulturgunean, ezagutzera eman da Rikardo Arregi Kazetaritza Saria bere 28. edizioan. Aurtengo sari nagusia Sustrai Colinak eskuratu du ARGIA aldizkarian argitaratutako elkarrizketengatik. Kazetari Berria Saria, Unai Oiartzun kazetariarentzat izan da, Irunero udal aldizkarian argitaratutako erreportaje sortagatik. Gainera Epaimahaiaren Sari Berezia Amaia Gurrutxagak jaso du, 212 zenbakiko...
Read More

XXVIII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak

SARI BANAKETA ekitaldi irekia. Eguerdiko 12:00etan, Basterko Kulturguneko ekitaldi aretoan. Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea du helburu sari honek. Ekitaldian bertan izango dira Andoaingo Alkatea, Ana Carrera, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Patxi Baztarrika.

Erreportari Gaztea: 2016ko Sariak

XIX. Erreportari Gaztea Sariaren irabazleak ezagutzera eman dira ekainaren 16an, ostegunean, Andoaingo Gazte Lokalean, eguerdiko 11:30ean LEHENENGO SARIA                       HARRESIAREN BESTALDERA BISITA,                       Egileak: Olatz Igerategi eta Nagore Huizi BIGARREN SARIA                       OSASUNA ALA ONDASUNA?,                      Egileak: Uxue Santa Cruz eta Irantzu Zubeldia HIRUGARREN SARIA                     NEURRIEN INPERIOAN SARTU EZINIK.,                    Egileak: Irune Gozalo eta...
Read More

Buruntzaldeko zozketaren irabazle andoaindarra

Errenta aitorpenaren inguruan Buruntzaldeko udalek sare sozialetan egin zen lehiaketak badu irabazlea: Lierni Beraza andoaindarra Andoaingo Gaztañaga Sagardotegian bi lagunentzako otordua irabazi du Berazak. Zorionak! Informazio gehiago

Ipar martxa euskaraz

EKAINAREN 6an, 17:00etatik 20:00etara iPAR MARTXA ikastaroa burutu genuen. Euskara eta kirola uztartuko dituen egitasmoa da. Helburua, kirola egiteaz gain, euskaraz hitz egitea ere bada. Ikastaroa arrakastatsua suertatu zen, eta dagoeneko astero elkartzeko asmotan dabiltza parte hartu zutenak.

Mintzodromoa

Ekainaren 4an, larunbatean, MINTZODROMOA burutu da Ondarretako gurasoek antolatuta, Mintzalagun taldea eta Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Parte hartu duten guztioi, zorionak!

Goazen Jolastera udaleku irekiak

IZENA EMATEKO EPEA irekia maiatzaren 31 arte NON: Andoaingo Gazte Lokala, Pio Baroja 1 Tel: 943 300 746 17:00 – 19:30, egunero . 10:30 – 12:30, astearte eta ostegunetan. Informazio gehiago

Lanbide Heziketa euskararen bidean

Lanbide heziketa, euskararen bidean Koldo Ulanga Usurbilgo Lanbide Heziketa ikastetxeko irakaslea da. Eta lantoki duen Usurbilgo ikastetxean bertan kokatzen da Laneki, Euskadiko lanbide heziketa ikastetxeetan euskararen alde lanean dabilen elkartea. Garrantzia handikoa da, gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak (Ikaslan) eta kontzertatuak (Hetel) bere baitan biltzen dituelako. IKUSI AIURRIn argitaratutako erreportajea

Kike Amonarrizen hitzaldiaren bideoa

Pasa den apirilaren 21ean Kike Amonarriz izan genuen Bastero Kulturgunean “Guraso euskaldunak: haurren eredu eta Andoaingo euskararen motore” izeneko hitzaldiarekin. Bideoaren kalitatea eskasa den arren, taxuzko gauza asko esan zizkigun Kikek, eta merezi du ikustea eta entzutea!