Home > Destakatuak > PARKETARRAK

Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea helburua zuen PARKETARRAK egitasmoa burutu genuen pasa den
maiatzean. Ikusita ekimenak izan zuen arrakasta eta parte-hartze handia, udazken honetan ere antolatuko dugu.
Hauexek dira lekuak eta egunak:

Goikoplazan: Urriaren 4, 11, 18 eta25ean, astearteetan.
Zumea plazan: Urriaren 5, 19, 26an eta azaroaren 2an, asteazkenetan.

HEZTEN-eko jolas dinamizatzaileak arituko dira honako bi programak garatzen:
ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.

Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.