Gidabaimena euskaraz

Aizpea Oria Irigoras eta Beñat Setien Iguaran Hauexek dira gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatu eta gainditzeagatik 400 euro irabazi duten andoaindar gazteak.

Dagoeneko SALGAI bi liburuak

“EUSKARAREN BIZIA, Andoaingo argazki soziolinguistikoa” “ANDOAIN. ESEP. Euskara Sustatzeko Ekintza PLana. Euskararen familia bidezko transmisioa”

Abenduak 3: Euskararen Eguna

Euskararen Egunean, aurtengo Euskaraldia amaitzen den egunaren atarian, mezu hau adierazi du Andoaingo Udalak: “euskara sustatzen eta erabiltzen jarraitu behar da urtearen egun guztietan. Euskaraldiarekin ez da ezer amaitu: Euskaraldiak indarra eman behar digu aurrera jarraitzeko, datozen egun, hilabete eta urteetan euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin erabiltzeko”.