Andoain Laburrean: sari banaketa
Ostegun honetan, otsailaren 17an, 19:00etan, Bastero Kulturgunean aurtengo Andoain Laburrean bideo lehiaketaren sariak ezagutuko ditugu. AITOR GAMETXO zinemagilea ere izango da gurekin, “Berak Baleki” lana aurkeztu eta komentatzeko. Lan hori aukeratua izan zen 2021eko KIMUAK katalogo barruan zabaltzeko. Sarrera librea, aforoa bete arte.
Andoain Laburrean: ikusleen saria
Dagoeneko Ikusgai daude Andoain Laburrean bideo lehiaketaren lanak, ikusleek aukeratzeko gustukoen dituzten hiru lanak OTSAILAREN 15 arte. https://www.andoain.eus/eu/andoainlaburrean Gogoratu sari banaketa OTSAILAREN 17an izango dela Bastero Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan. Egun horretan, parte hartu duten lanez gain, KIMUAK proiektuarako 2021ean aukeratutakoetako lan bat ere ikusteko aukera egongo da. Sarrera librea eta doakoa da.
Euskara klaseak merkatari eta ostalarientzat
OINARRIZKO MAILA. Otsailaren 1etik maiatzaren 31ra, ikastaro semipresentziala, aurrez aurreko 2 orduko saioa bat astean euskaltegian, eta etxean beste 2 ordu. Matrikula zabalik urtarrilaren 26ra arte Andoaingo AEK euskaltegian. Prezioa: 50 euro, baina %85eko asistentzia betez gero, doakoa izango duzu. ORAIN DUZU AUKERA! Informazio gehiago
Abian da Andoain Laburrean bideo laburren lehiaketa!!
Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a da. Nola aurkeztu lanak? Datu pertsonalekin bete https://labur.eus/andoainlaburrean estekan dagoen formularioa. My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali bideoak euskarazerbitzua@andoain.eus postara, .mov edo .mp4 formatuetan. Sari banaketa 2022ko Otsailaren 17an izango da Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00tan. OINARRIAK 2021-22
Ogia ez dadila falta… ezta euskara ere!
Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, eta Topaguneak antolatutako Haurren aurrean helduok heldu kanpainaren helburuarekin ere bat bat eginez, Andoaingo Udalak, Aiurri hedabideak, Galardi Haurreskolak, Ondarreta eta La Salle-Berrozpe ikastetxeek eta Aita Larramendi Ikastolak, abenduaren 13ko astean, OGIA EZ DADILA FALTA… EZTA EUSKARA ERE! izeneko kanpaina burutuko dute.
Euskararen Egunerako ZOZKETA abian da!!
Andoaingo Euskara zerbitzuak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu, abenduaren 3an, 20:30ean Basteron egingo den Garaiz 60 TM ikuskizunerako. Zozketan parte hartzeko, galdetegia bete eta erantzun bertan topatuko duzun galdera: https://labur.eus/A3_andoain_zozketa *Irabazleak abenduaren 2an jakinaraziko dira. **Andoaindarrek soilik har dezakete parte zozketan. ZORTE ON!
Anjel Lertxundik idatziriko “Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak” liburuaren aurkezpena
Azaroaren 15ean, arratsaldeko 7etan, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Anjel Lertxundik aurkeztuko du Martin Ugalde mendeurrena. Herriminaren prosak izeneko liburua. Interesa duten orori gonbidapena egiten diegu bertaratzeko, Anjelen aurkezpenarekin gozatzeko eta, era berean, liburuaren ale bat eskuratzeko.
Martxan da Ongi etorri, gazte!
Ongi etorri, gazte! Andoainera iritsi berri diren gazteei harrera ona egiteko aisialdirako gunea da.







