Euskaraz irakurtzeak balio bikoitza du

Azaroaren 1etik abenduaren 20ra euskarazko libururen bat erosten duenak txartel bat beteko du bere datuekin, liburudendan dagoen kutxatxoan sartu, eta beste euskarazko liburu bat erosteko 57 bonoen zozketan hartuko du parte. Zozketa abenduaren 21ean burutuko da udaletxean, eta irabazleek urtarrilaren 7ra arte izango dute aukera gehienezko 25 euroko bonoa erabiltzeko parte hartzen duten hiru liburudendetan:...
Read More

Zenbat euskara erabiltzen da Andoaingo kaleetan?

Azaroaren 8an, arratsaldeko 18:30ean, 2021eko udazkenean egindako hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren emaitzak aurkeztuko ditugu Bastero Kulturgunean. Aurkezpen horren lehenengo zatian Soziolinguistika Klusterreko kide batek azalduko ditu Andoainen egindako ikerketatik atera diren emaitzak, datu horiek erkatuko ditu aurreko urteetako neurketetan izandakoekin, eta ondorioak jarriko ditu mahai gainean. Bigarren zatian, berriz, belaunaldi ezberdinetako hiru andoaindar bilduko ditugu mahai-inguru...
Read More

Gau Beltza

Gau Beltzako partaideek talo afaria egiteko aukera izango dute, datorren urriaren 31n Etxeberrieta plazan egingo den ospakizunean. 5 euroko txartelak salgai daude Urrats dendan eta Anaiak tabernan. Txokolate-jatea, 18:00tan hasita Goikoplazako Kontzejupean txokolatea eta bizkotxoak jateko postua ipiniko da. Mozorrotutako jendea bertan elkartu eta askari goxoaz gozatzeko aukera izango da. Batzokia elkarteko kideen laguntzari esker egingo...
Read More

Ikerketa BEKA

Andoaingo Udaleko Artxiboa, Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasun lansaila eta Euskara Zerbitzua elkarlanean antolatutako deialdi honen helburua da argitara ematea emakumeek Andoainen euskararen normalizazioan egindako lana. Oinarriak

Euskaraldia Andoainen

Irailaren 30ean, 200 lagunetik gora lagun elkartu zen afarian. Euskaraldia iristerako, abiada bizia hartuta egongo dira Andoainen AIURRI Atertu zuen arratsaldean, baina 19:00ak iristear zirenean euria gogotik ari zuen. Horrek eragin zuen jaialdiaren atzerapena. Plaza morean abiatu zen ekitaldia, Maizorrikoen parte hartzearekin. Gaueko 22:30ak arte, dozenaka lagunek euskararen aldeko festaz gozatu ahal izan zuten. Bastero plazan,...
Read More

PARKETARRAK

Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea helburua zuen PARKETARRAK egitasmoa burutu genuen pasa den maiatzean. Ikusita ekimenak izan zuen arrakasta eta parte-hartze handia, udazken honetan ere antolatuko dugu. Hauexek dira lekuak eta egunak: Goikoplazan: Urriaren 4, 11, 18 eta25ean, astearteetan. Zumea plazan: Urriaren 5, 19, 26an eta azaroaren 2an, asteazkenetan. HEZTEN-eko jolas dinamizatzaileak arituko dira...
Read More

‘Euskaraz barra-barra’ marka berria, bezeroek euskaraz egitea errazteko.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortu dute marka bateratua, bezeroei adierazteko euskaraz egiteko aukera dutela markaduten lekuetan; hau da, marka duten establezimenduetan beti egongo da gutxienez euskara ulertzen duen langileren bat. Bezeroari arreta bere hizkuntzan eskaintzea kalitatea bermatzeko oinarria da. Gainera, zerbitzu-sektorean euskaraz lasaiago eta gehiago aritzeko modua izango denez, zerbitzu-sektorea ez...
Read More

Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Lanak aurkezteko edo proposatzeko azkeneko eguna: IRAILAK 19. Proposamenetan honako elementuok adierazi beharko dira: a) proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak); b) argitaratutakoa den kasuan, argitalpenaren kopia,  erreferentzia zehatza edo, Interneten eskuragarri baldin badago, horren lotura; c) argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. Halaber, proposamenaren merezimenduei...
Read More

Suaren inguruan letrekin gozatzen! Euria dela eta ONDARRETAko patioan arituko gara!!!

Uda badatorrela ospatzeko Irakurketa Kluba kalera aterako dute Andoaingo Udaleko Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak! San Juan jaiek aukera paregabea eskaintzen digute horren inguruan sortu diren ohitura, kondaira eta ipuinekin gozatzeko. Xede horrekin irakurketa kluba kalera aterako da datorren ekainaren 21ean, arratsaldeko 5etan. San Juan jaiei buruzko hainbat irakurketa eskainiko dizkie Mari Garciak Udal liburutegiaren atzealdeko...
Read More