Euskara ikasteko dirulaguntzak
2022ko urriaren 1etik hasi eta 2023ko martxoaren 1 baino lehen bukatu diren ikastaroak: Behin-behineko ebazpenaren argitalpena: IKUSI Proposamen honi alegazioak egiteko epea: 2023ko maiatzaren 2ra arte, egun hori barne
Errenta aitorpena euskaraz
Autolikidazioa onartzean, EUSKARAREN AUKERA SAKATU! Errenta euskaraz egiten duen andoaindarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik. Horregatik, eta administrazioa euskalduntzeko duen eraginagatik, errenta aitorpena ahalik eta herritar gehienek euskaraz egitea garrantzitsua da, euskararen normalizaziorako bidean Andoain udalerria egiten ari den beste urrats bat baita. Urratsa sendoa... Read More
Euskararen Errolda: Udalak zurekin euskaraz egin dezan
2001etik 2004ra 18 urte bete dituztenek kanpainaren nondik-norakoak azaltzen dizkien eskutitza jasoko dute etxean. Hemendik aurrera Udalarekin dituzten harremanak zein hizkuntzatan nahi dituzten izan adieraz dezakete eskutitzarekin batera azaltzen den inprimakia beteta eta Udaletxeko Atarian edo Bastero Kulturguneko harreran aurkeztuta. Horretarako, martxoaren 31 bitarteko epea izango dute. Inprimakia modu fisikoan nahiz elektronikoan aurkeztu ahalko da,... Read More
IHESI lana izan da aurtengo Andoain Laburrean lehiaketaren irabazlea
Jakes Ahamendabururen olerki bat hartu du ardatz Alex Merinoren Ihesi lanak. Epaimahaiaren iritziz, irudi eta testua modu egokian erabili ditu film laburrari izaera poetikoa emateko. Ametsez bizi eta amets egiteko bizi garenon aldarrikapena modu artistikoan eginiko lan ederra da. Oihan Nietoren Gizaki egiten gaituena lanari dagokionez, bigarren saria emateko garaian epaimahaiak piezaren erritmoa azpimarratu du.... Read More
Andoain Laburrean: ze bideo duzu gustukoena?
Dagoeneko Ikusgai daude Andoain Laburrean bideo lehiaketaren lanak, ikusleek aukeratzeko gustukoen dituzten BI LANAK OTSAILAREN 17 arte. https://www.andoain.eus/eu/andoainlaburrean Gogoratu sari banaketa OTSAILAREN 22an izango dela Bastero Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan. Egun horretan, parte hartu duten lanez gain, NAGORE MURIEL LETAMENDIren ERRO BI lana ikusteko aukera egongo da, baita berarekin komentatzekoa ere. Sarrera librea eta doakoa da.... Read More
2022-23 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak
Urritik aurrera hasi bazara euskara ikasten eta zure ikastaroa aurtengo martxoaen 1a baino lehen bukatzen bada, dirulaguntza eskaera aurkez dezakezu MARTXOAREN 9 baino lehen Andoaingo Udalean. Matrikularen %85eko dirulaguntza jasotzeko baldintzak: Gutxienez %85eko bertaratzea egiaztatzea. HABEk 2022-23 ikasturterako eskaintzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukerarik ez izatea. Salbuespena izango dira HABEren C1 maila edo baliokidea gainditu duten... Read More
BONOEN IRABAZLEAK
Dagoeneko baditugu “Euskaraz irakurtzeak balio bikoitza du!” kanpainaren irabazleak! IKUSI Guztira 57 bono zozketatu dira, urtarrilaren 7ra bitartean beste liburu bat erosteko herriko liburudendetan (Ernaitza, Stop eta Delgado) URTARRILAREN 7ra arte, gehienezko 25 euroren balioarekin. Irabazleek eskuragarri dituzte bonoak abenduaren 22tik aurrera Udaletxeko Atarian. Jarraitu gozatzen euskaraz irakurtzen!
Andoain Laburrean bideo lehiaketa
ANDOAIN LABURREAN bideo lehiaketa ABIAN 2022-23rako! 16 urtetik 28 bitartean duen profesionala ez den eta Beterrin edo Aiztondon bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek parte har dezake lehiaketan. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 27a da. Nola aurkeztu lanak? Datu pertsonalekin bete https://labur.eus/laburrean2022 estekan dagoen formularioa. My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali bideoak euskarazerbitzua@andoain.eus postara, .mov... Read More
Rikardo Arregi Kazetaritza Saria: sari banaketa ekitaldia
Azaroaren 30ean, Bastero Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan (kontuz! 18:50ean itxiko dira ateak) Aurtengo 8 finalisten artean bi irabazleak iragarriko dira: Kazetaritza arlokoa eta Komunikazio arlokoa: Kazetaritza saria: Amaia Lekunberri Ansolak ekoitzitako Anorexia, bestelako gerturapen bat. Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean? izenburuko Larrun monografikoa ETBren ASKE BIZI dokumentala Miel A. Elustondok BERRIA egunkarian argitaratutako Tonban ehortzirik erreportaje sorta. ETBren BIBA ZUEK magazina. Komunikazio saria enpresabidea.eus webgunea Aiaraldea komunikazio... Read More
Euskararen erabilera Andoaingo kaleetan %20
Atzo Bastero Kulturgunean egin zen aurkezpenean eta ondorengo solasaldian 2021ean Andoaingo kaleetan Soziolinguistikako Klusterrak eginiko behaketaren emaitzak aurkeztu ziren. Hauexek horietako batzuk: Elkarrizketen %20 euskaraz, %78,5 gaztelaniaz, eta %1,5 beste hizkuntzetan. Azkeneko 20 urtean euskararen erabilera %16,6tik %20ra pasa da, nahiz eta tartean gorabehera batzuk egon diren, 2006an, adibidez, %26,4ko erabilera jaso zen, eta 2011n,... Read More








