III Andoain Laburrean bideo lehiaketa
Abian da III. Andoain laburrean bideo laburren lehiaketa, Andoaingo Udaleko Euskara Sailak eta ESCIVI-k (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola) antolatuta. Hemen oinarriak: andoain laburrean_BIORRIKOA
Euskararen Nazioarteko Eguna: ANDOAINGO AHOTSAK
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, egitarau zabala antolatu du Andoaingo udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Egitarau horren barruan ekitaldi nagusia abenduaren 3an izango da Basteroko kulturgunean: ANDOAINGO AHOTSAK izeneko ekitaldia. Ekitaldia: ANDOAINGO AHOTSAK, 2017ko Euskararen Eguneko Andoaingo ekitaldi nagusia. Noiz: abenduaren 3an, igandean, eguerdiko 12etan (ordubeteko iraupena izango du). Non: Bastero kulturgunean. Dokumentala:... Read More
Euskararen Nazioarteko Eguna 2017 – abenduak 3
→ Prentsaurrekoa ← → Egitaraua ← Ahoz aho, bizi-bizi Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, gaur eguerdian Andoaingo Udaletxean egin den prentsaurrekoan ezagutzera eman dira, batetik, Andoainen antolatu den egitaraua eta, bestetik, Andoaingo Udalak zinegotzi taldeen ahobatasunez onartu duen Adierazpen Instituzionala. Prentsaurrekoan izan dira udal talde guztietako ordezkariak Ainara Rodríguez (EH-Bildu), Petri... Read More
Larunbatean Euskaraz abian da
“Larunbatean Euskaraz” abian da Andoainen Ekaina arte martxan da “Larunbatean euskaraz” programa. Bidaiak, eskulanak eta jolasak hizpide hartuta euskaraz praktikatzeko aukera ezin hobea eskaintzen da. Ikasturte osoak 30 euroko prezioa du, irteerak barne. Izena Andoaingo Udal ludotekan eman behar da, Karrika kalean. Informazio gehiagorako: andoaingoludoteka@gmail.com edo 943 59 21 81
IREKITA DAGO EUSKARAREN GINKANEAN PARTE HARTZEKO IZENEMATEA EGITEKO EPEA
Urriaren 10ean Andoaingo Gazte Lokalean, Ainara Rodriguezek (Udaleko Euskara Zinegotzia) eta Marta Lasak (Gazte Lokaleko arduradunetakoa) aurkeztu zien herriko gazteei BURUNTZALDEKO EUSKARAREN GINKANA Izen-ematea egiteko epea dagoeneko irekita dago, eta irekita egongo da urriaren 19ra arte. Andoainen bizi diren edo Andoaingo ikastetxeren batean ikasle diren 12-16 urte bitarteko gazteen artean Interesa dutenek Gazte Lokalean eskuratu dezake informazio... Read More
Euskararen ginkana
Buruntzaldeko 12-16 urteko gazteentzako LEHIAKETA, euskaraz eta euskararekin ondo pasatzeko!
AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASKETAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK
Ikasle bakoitzak matrikularen % 30 jasoko du, gehienez ere 150 euro. Dirulaguntza hori jasotzeko bete behar diren baldintzak ezarrita daude Andoaingo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzan. Hona baldintza horietako batzuk: – Ikastaroa euskaraz egitea, Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroa izatea eta ikastaroaren parte teorikoa gainditzea. – Andoainen erroldatuta egotea dirulaguntza eskaera egin baino... Read More
NORK ESAN DU GARESTIA DELA EUSKARA IKASTEA?
2017-2018 IKASTURTEAN EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK Matrikularen % 85 ordainduko du Udalak Andoaingo Udalak onartu ditu 2017-2018 ikasturtean HABEk homologaturiko euskaltegiren batean euskara ikasketak egiteagatik andoaindarrek jaso ditzaketen dirulaguntzak (Andoaingo euskaltegia HABEk homologatua da: Plazaola kalea, 2). Dirulaguntza: – Ohiko ikastaroetan, matrikularen % 85 emango da. Autoikaskuntza ikastaroen kasuan, % 100ekoa izan daiteke dirulaguntza, gehienez ere... Read More
devoré lantegia: izen-emate irekia
Devoré teknikaren bidez zeuretzako zapi bat atontzeko aukera izango duzu. IZEN EMATEA: IRAILAREN 29 baino lehen Udaletxeko ATARIAn, 20 euro ordainduta. IRAKASLEA: Irati Guarretxena (Letitare) NON: Sorgunean (lehengo Kale Nagusiko ZASAn) EGUNAK: 1. zatia urriaren 3an 2. zatia urriaren 5ean ORDUA: 18:00 – 19:30 Informazio gehiago
MODAN da EUSKARA urriaren 2tik 7ra
Irailaren 21ean, PRENTSAURREKOAren bidez, MODAN da EUSKARA izeneko ekimena aurkeztu egin da. Aste horretan “Modan da Euskara” programa berezia izango da Andoainen. Udaleko Euskara Sailak, Enplegu eta Merkataritza Sailak, Salkin merkatarien elkarteak eta herriko hainbat moda-sortzailek elkarlanean antolatua da. Informazio gehiago








